XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BARINAGA'TIKOneitatik Zubiaurre'ko Jose ta Iturreta-ubei'ko Demetrio lenengo-aldiz.
Eleiza inguruan euren faltea artzen da.
Beste iru dagoz: Oria-txikikoa Habanan, Izar'koa Palmassen ta Adorriaga'koa Madrillen: guztira zaspi dagoz kanpoan.
Lentxuago beste bat be izan zan.
Pozik etorri dira ta beste batzuek be poztu dira joateko.
Beste errietan lez, emen be ejerzizioak izan dira neska-mutillentzat.
Emon ditu D. Esteban Manterola, Dima'ko Parrokoa.
Ondo emon be.
Garizuma aurretik izan ziran askenak.
Ta aiñ ointsu izan arren be, geienak zintzo etorri dira.
Banaka batzuk uts egin dabe ta gañera mutil asko, ogei inguru, joaten dira Eibar ta Elgoibar'era lanera.
Ta! jakiña! orreik ezin etorri.
Ta ezaun zan euren faltea.
Beste iñor eztago erakutsi leikenik ta Abadea gixajoak erakutsi bear, beste lanik ezbaleuko lez.